Aktore onenaren Forque Saria irabazi du Elena Iruretak

Juan Luis Romatet 2021eko urtarrilaren 17a

'Patria' telesailean egindako lanagatik laudorio asko ari zen jasotzen Elena Irureta aktore zumaiarra, eta laudorio horiek sari bihurtu ziren atzo. Emakumezko aktore onenaren Forque Saria jaso du bart Iruretak.

Espainiako telebistako eta zinemako lan onenak saritzen dituzte Forque Sariek. Atzo eman zituzten sari horiek Madrilen, eta telebistako arloko emakumezko aktore onenarena jaso zuen Elena Irureta aktore zumaiarrak, Patria telesailan egindako lanagatik. 

Pozik agertu zen Irureta sariarekin. "Saria bagenuen aurretik ere: Patrian egotea, eta halako bi pertsonaia izatea dagoeneko saria zen guretzako. Hautatua izatea plus bat zen, eta hau [saria jasotzea] oraindik gehiago". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide