Hiru Errege Magoak eskualdeko haurrengana iritsi dira

Urola Kostako Hitza 2021eko urtarrilaren 5a

Errege Magoen ohiko desfilerik ez da izan aurtengoan, baina eskualdeko haurrengana iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

Aia

Aiara goiz iritsi dira; probalekuko oholtzan izan dira, eta Kantu Kolorek umeentzako ikuskizuna eskaini ondoren. Haur mordoa zegoen bertan, eskutitzak prestatuta, eta banan-banan igo dira oholtzara gutuna postontzian sartzera, atzean eserita zeuden hiru erregeen begiradapean. 

Azkoitia

Izurritea tarteko, aurtengoan ezin izan dute ohiko kabalkadarik egin Errege Magoek, baina Meltxor, Gaspar eta Baltasar iritsi dira Azkoitira. Normalean ez bezala, kamioi baten atzealdean etorri dira gaurkoan, eta herrian barrena ibili dira arratsaldean zehar haurrak agurtzen. Jende ugari atera da kalera haiek ikustera. Ondoren, parrokia bisitatu dute erregeek. Katekesian ibiltzen diren gaztetxoak zain zeuden ordurako barruan, eta pozarren jarri dira guztiak Errege Magoak iritsi direnean.

[gallery ids="413171,413172,413173,413174,413175,413176,413177,413178,413179,413180,413181,413182,413183,413184,413185,413186"]

Azpeitia

Izurritea tarteko, aurtengoan ezin izan dute ohiko kabalkadarik egin Errege Magoek. Dena dela, ez dute hutsik egin, eta modu berezi batean bada ere, iritsi dira Azpeitira: Xoxotetik barrena etorri dira aurtengoan. Herriko haur ugari egon da gailurrera begira, eta nabaritu ahal izan dute nola zetozen Meltxor, Gaspar eta Baltasar mendian behera. Ondoren, suhiltzaileak herrian barrena ibili dira, gauean haurrei banatuko dizkieten opariak kamioian dituztela.

[gallery ids="413187,413188,413189,413190,413191,413192,413193,413194,413195,413196,413197,413198,413199,413200,413201"]

Zumaia

Zumaian, berriz, egoerara moldatutako bisita egiten ari dira Aitzuri pilotalekuan. Zortzi txandatan banatuta, 15:00etatik 19:00ak bitarte, magiaz betetako emanaldi laburra eskaintzen ari dira Hiru Errege Magoak eta beren laguntzaileak. Haurrek ilusioz hartu dituzte, eta beren erregeei beren eskakizunak helarazteko aukera ere izan dute, Aitzuri kanpoaldean dagoen postontzira oparien zerrenda daramaten gutunak botata.

[gallery columns="4" ids="413075,413076,413077,413078,413079,413080,413081,413082,413083,413084,413085,413086,413087,413088,413089,413090,413091,413092,413093,413094,413095,413096,413097,413098,413099,413100"]

Bertaratu ezin izan dutenek ere izango dute Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusteko aukera, pantailaz bestalde. Hona hemen Urolako Komunikazio Taldeak arratsaldeko irudiekin prestatutako bideoa. 

 

[gallery columns="4" ids="413075,413076,413077,413078,413079,413080,413081,413082,413083,413084,413085,413086,413087,413088,413089,413090,413091,413092,413093,413094,413095,413096,413097,413098,413099,413100"]

Getaria

Errege Magoak 16:20rako txintxo-txintxo zeuden parrokia barruan eserita, aurreneko haur taldea bertaratu denerako. Txikienak sartu dira aurrena elizara, eta erregeez gain, benetako Belena, azoka eta artzainak aurkitu dituzte, baita paje mordo bat ere. Elizatik irteeran, gainera, goxoki poltsa bana hartu ahal izan dute.

[gallery ids="413134,413135,413136,413137,413138,413139,413140,413141,413142,413143,413144,413145,413146,413147,413148,413149,413150,413151,413152,413153,413154,413155,413156,413157,413158,413159,413160,413161,413162,413163,413164,413165,413166,413167,413168,413169,413170"]

Orio

Orion, bi bideo prestatu ditu udalak. Aurrena, 13:00etan, Bizarzurik umeen gutunak hartu ditu herriko pilotalekuan dagoen buzoi handitik, eta hori ikusteko aukera dago Karkara.eus eta Orio.eus atarietan. Errege Magoak, berriz, 19:00etan agertu dira, oraintxe aipatutako bi webguneetan.

Hemen iluntzeko bideoa:

Zarautz

Zarautzen, 20:00etan eman du Errege Magoen etorreraren bideoa Erlo telebistak. Zarauzko Udalak eta Schola Cantorumek osatu dute, eta ordubete lehenago, 19:00etan, udalaren webgunean, nahiz udalaren Youtube kanalean eta ETB3 telebista katean eman dute.

Hau da bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide