Denboraleak irudi ederrak ere utzi ditu

Onintza Lete Arrieta-Intza Unanue Arruabarrena 2020ko abenduaren 28a

Itsasgorarekin olatuek ikuskizuna eskaini dute beste behin eskualdeko kostako herrietan.

Olatu handiak gaur arratsaldean Zumaian (Arnaitz Rubio Aprea)

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri bezala, olatu oso handiak izan dira gaur kostaldean, eta herritar ugari gerturatu da olatuak ikustera. Lehen bi milietan itsasaldeko arriskuagatik, alarma gorria izan da gaur, zortzi metrorainoko olatuak espero baitziren.

Agintariek Zarauzko malekoia eta N-634 errepidea ixtea erabaki dute Zarautz eta Getaria artean (Getariako noranzkoan), baita Zumaia eta Getaria arteko errepide bera ere, bi noranzkoetan, arriskuagatik.

Irudi ikusgarriak uzteaz gain, ezbeharrik ere egon da. Izan ere, goizean Orioko kanpoko barran korrika saioa egiten ari ziren sei arranlari zarauztarretako bat bota du barra gainetik pasa duen olatu batek, eta erietxera eraman behar izan dute gaztea, larri.

ORIO. Ikusi goizeko bideoa.

ZARAUTZ. Arratsaldeko bideoa.

ZUMAIA.  Arratsaldeko irudiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide