Abenduaren 30era arte egongo da zabalik Zumaiako argazkilari elkartearen erakusketa, Oxford aretoan. Hemezortzi lan plazaratu dituzte aurtengoan, eta elkarteko kideek adierazi dutenez, gaia librea izaten da. Eva Franco eta Isabel de la Cruz taldekideen eta Marina Bidasoro Kultura zinegotziaren hitzak jaso dira bideoan.