Zabaldu dute Distira argazkilari elkartearen aurtengo Gabonetako erakusketa

Onintza Lete Arrieta 2020ko abenduaren 12a

Abenduaren 30era bitartean, herritarrek egunero edukiko dute Distira argazkilari elkartearen erakusketa kolektiboaz gozatzeko aukera. Gabonen bezperan, urtero eskaintzen du erakusketa kolektiboa Distirak, eta aurten hemezortzi lan zintzilikatu dituzte horman.

Erakusketa koloretsua eta anitza izanik ere, azpimarratzekoa da naturari eskainitako tokia. Argazkilari askok aukeratu dute naturarekin lotutako argazkia bertan erakusteko. Erretratuak eta bestelako objektuak ere badaude ikusgai, ordea.

Atzo, ostirala, zabaldu zituen ateak erakusketak, eta hainbat herritar bertaratu zen zabaldu bezain pronto. Egunero 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik aretoa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide