Luizi txiki bat izan da Zumaiako Jadarre auzoan

Maria Maya Manterola 2020ko abenduaren 11

Euriteek eta haizeak eraginda, hamar metro inguruko mendi zati bat erori da errepidera. Suhiltzaileen zain dira uneotan.

Arratsaldeko 16:00ak baino lehentxeago luizia izan da Zumaiako Jadarre auzoan, euriteek eta haizeak eraginda. Dirudienez, errepideko bihurgunera hamar metro inguruko mendi zati bat erori da, eta lauzpabost zuhaitz eraman ditu. Trafikoa itxita dago une honetan, eta heltzear dira suhiltzaileak.

Argazkiak: Oier Zeberio

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide