Urola Kostako Ikasle Abertzaleek antolatuta, Herri Eskolak egin dituzte gaur, abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren Egunean, Azpeitian, Zumaian eta Zarautzen.
Goizetik elkartu dira ikasleak herriko gaztetxeetan, eta bertan, Kontrol soziala hezkuntzan hitzaldia eskaini dute. Espainiako Konstituzio Egunean "ospatzeko ezer" ez dutela azaldu dute IAko kideek, eta horren ordez, hausnarketarako eta formakuntzarako baliatu nahi izan dute egun hau.