Urola Erdiko eta Urola Kostako Ikasle Abertzaleek Herri Eskolak prestatu dituzte datorren iganderako, abenduak 6. Espainiako Konstituzio Egunean "ospatzeko ezer" ez dutela azaldu dute IAko kideek, eta horren ordez, hausnarketarako eta formakuntzarako baliatu nahi dute egun hori. Hala, tokian tokiko ikasleriari zuzenduta, goiz osorako egitarauak prestatu ditute Azpeitian Zarautzen, eta Zumaian; hain zuzen, Azpeitiako Gaztetxean, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eta Zumaiako Torreberri gaztetxean egingo dituzte saio guztiak.
Igande honetako Herri Eskoletan kontrol soziala izango dute aztergai ikasleek. Kontrolak haiengan duen eraginaren eta hezkuntzan betetzen duen funtzioaren inguruan ariko dira, hitzaldi baten bidez. Zarautzen, gaiari lotutako tailer bat ere izango da gero. Azpeitian eta Zumaian 11:00etan emango diote hasiera hitzaldiari (Kontrol soziala hezkuntzan), eta Zarautzen, aldiz, 10:30ean.