Azpeitia eta Azkoitia artean jende ugari ibili da goizean goizetik. Zarautzen, Orion eta Zumaian, aldiz, ez da bereziki jende pilaketarik egon, baina asko izan dira paseatzeko lekuetan ibili direnak.
Tabernetako atariak hutsik, eta paseorako lekuetan jende ugari. Horixe izan da gaur goizeko irudia. Eguraldi ederrarekin esnatu da eguna, eta adin guztietako lagunak atera dira paseora nahiz bizikletan edo patinetan ibiltzera kostako nahiz barruko herrietan.