Inbertsio publikoa eta laguntza sozialak aldarrikatu dituzte Zumaian eta Zestoan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko azaroaren 7a

Non dago diru publikoa? Lehenik herria! goiburu hartuta, dozenaka herritarrek egin dute bat Sortuk egindako  protesta deialdiarekin Zestoan eta Zumaian. Gaur eguerdian egin dituzte kontzentrazioak bi herri horietan, krisia "betikoen bizkar" uztea ez dutelako onartuko.

Sortuk deitutako elkarretaratzeetan azpimarratu dutenez, garbi geratu da agintariek ez dutela "nahikoa inbertsiorik egin osasungintzan eta hezkuntzan", eta "ardura denona" izanagatik, batzuena besteena baino gehiago dela adierazi dute. Salatu dute gobernua azpiegitura handietan "xahutzen" ari dela dirua, eta inbertsio publikoa eta laguntza sozialak eskatu dituzte. 

Bestalde, pandemiaren aurretik ere baziren borroketara eta sortzen ari diren berrietara batzeko deia egin diete herritarrei. "Kulturaren aldeko borrokak, pentsio duinen aldeko borrokak... hauspotu ditzagun", adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide