'Motxo' arrantzontziak izandako istripuaren hamargarren urteurrena betetzen da gaur

Baleike 2020ko aza. 4a, 15:48

Azaroaren 4an Motxo izeneko arrantzontziak hondoa jo zuen Zumaia eta Deba arteko harraldean, Baratzazarraurrean. Eskifaia onik atera zen, baina ontzia berreskuratzeko saioak ustelak izan ziren.

2010eko azaroaren 4an. Goizaldeko 5ak dira. Bermeoko Motxo arrantzontziaren larrialdi deia iritsi da Bilboko Itsas Salbamendurako zentrora. Zumaia eta Deba arteko harraldean, Baratzazarraurrean, hondoa jo eta arriskuan daude eskifaia osatzen duten bederatzi arrantzaleak. Handik gertu zeuden dozena bat arrantzontzi izan dira iristen lehenak, baina ezin izan dute ezer egin, gehiegi hurbilduz gero haitzen bat jotzeko arriskua dutelako. Iritsi da Salbamendurako zentroak bidalitako laguntza. Santanderko Helimer 212 helikopteroarekin atera dituzte bederatzi arrantzaleak, zortziak aldera. Denak onik daude.

Motxo arrantzontzia, baina, harraldean gelditu da kateaturik, ez atzera ez aurrera. 

Istripuaren kronika, ontzia harraldetik ateratzeko saiakerak, egun eta aste horietan ateratako bideoak eta argazkiak bildu ditu Gorka Zabaletak Baleike.eus webguneko atal berezi batean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide