Kostako errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean, olatu handiengatik

Iñigo Gaiton 2020ko urriaren 29a

Iragarri bezala, Epsilon hurakanak sortutako itsasaldiak gogor jo du kostaldea, eta azken orduetan, olatuak handiak ari dira izaten.

Ertzaintzak adierazi duenez, duela minutu batzuk N-6634 errepidea itxi dute Getaria eta Zumaia artean, itsasaldiak eragindako arriskuagatik. Olatua handiak gogor ari dira kostaldea kolpatzen azken orduetan, eta gerta daitezkeen istripuak ekiditeko helburuarekin, ibilgailuen joan-etorriak galaraztea erabaki dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide