Marea biziengatik Abisu Horia egongo da indarrean gaur arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2020ko urriaren 17a

Euskalmet meteorologia agentziak jakitera eman duenez, mareak oso biziak izango dira, olatu handirik espero ez den arren. Horregatik, ohartarazi du balitekeela urak gainezka egitea ohiko lekuetan.

Gaur arratsaldeko itsasgora 17:45 inguruan izango da, eta mareak oso biziak direla ohartarazi du Euskalmetek, eta horregatik, litekeena dela urak gainezka egitea ohiko lekuetan, olatu handirik espero ez den arren. Hala, Abisu Horia indarrean egongo da kostaldean 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Irailaren 25ean ere itsasertza alertan egon zen; orduko hartan Abisu Laranja izan zen, gainera, haizeagatik eta olatuengatik.

BIDEOAK:

Iraileko marea biziek Getarian eta Zarautzen utzitako irudiak.

Iraileko marea biziek Zumaian, Zarautzen eta Orion utzitako irudiak

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide