Urola Kosta motoan ezagutu nahi?

Gorka Eizagirre 2020ko urriaren 8a

Urola Kostako herri eta txokoak ezagutuz bidaiatzera gonbidatu nahi zaitu Bikers Urola Kosta taldeak. Ezagunak egingo zaizkizun inguruetatik barrena joanda, Zumaian hasi eta amaituko da ibilbidea, baina tartean geldialdiak eginez, bailarako txokoak berriro deskubritzeko helburuarekin. Urola Kosta barruko herrietako mendiak igarotzeaz gain, kostak ere hartuko du bere garrantzia. Etorri nahi?

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide