IAk Herri Eskolak antolatu ditu astelehenerako,"langileok erdigunean jartzen gaituen edukia mahaigaineratzeko"

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 7a

"Hispanitatearen Eguna" izango da datorren astelehenean, urriak 12. Aurten ere "jaiegun arrotzari intsumisioa" adieraziko diete eskualdeko hainbat eta hainbat ikaslek, Herri Eskolen bidez. Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian prestatu dituzte egitarauak Ikasle Abertzaleen taldeek, jada argitara atera direnak.

"Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko, eta eskualdez eskualde elkartuko gara langileok erdigunean jartzen gaituen edukia mahaigaineratzeko", adierazi dute IAko kideek. Hala, hausnarketarako eta analisirako parada izango da Herri Eskoletan: "Bizi dugun testuinguru gordinaren aurrean egindako lan politikoaz hitz egiteko aukera izango dugu, aurrean ditugun erronken nondik norakoak ulertu ahal izateko gakoak mahaigaineratuko ditugu...".

Aurtengo Herri Eskoletan azpimarra egingo diete "ikastetxeetako lan sindikalari eta autodefentsa sareei". Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen nahiz Zumaian landuko dute auzia astelehenean, hitzaldi bat abiapuntu hartuta.

Urola Kostako eta Urola Erdiko IAko taldeek herri bakoitzeko egitarauen berri eman dute jada, sare sozialen bidez:

Zumaia: Zumaiako Herri Eskolako sarreran elkartuko dira

  • 10:30. Hitzaldia: Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak
  • 11:30. Bakarrizketa: Telmo Irureta
  • 12:00. Kontzertua: Hellwatch

Zarautz: Putzuzulo gaztetxean

  • 10:30. Hitzaldia: Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak
  • 11.30. Hamaiketakoa
  • 12:15. Tailerra: Despolitizazioaz hausnartzen
  • 14:00. Bazkaria (5 euroan)
  • 15:30. Bazkaloste musikatua: Ane eta Iban
  • 17:00. Kontzertua: Intzak Hik

Azpeitia: Ikasberri Ikastolan

  • 11:00. Hitzaldia: Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak
  • 13:30. Bazkaria Azpeitiko Gaztetxean (6 euroan)

Azkoitia: Azkoitia BHIn

  • 11:00. Hitzaldia: Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide