Sareren deialdiarekin bat egin dute eskualdeko herri batzuetan

Juan Luis Romatet 2020ko urriaren 3a

Mendi tontorretan ez, baina bai herriko plazetan. Euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eskualdeko herri batzuetan, Sare mugimenduak egindako deialdiarekin bat eginda.

Hasiera batean, aldarria mendi tontorretara eramatea zen asmoa, #650tontor ekimenaren barruan. Asteburuan izandako eguraldi makurra dela eta, Euskal Herri mailan egitekoa zen egitasmoa bertan behera geratu da, eta herrietako plazetan biltzeko deia egin zuten. Hala, eskualdean egin dituzte elkarretaratze hauek. Azkoitian, Orion, Zarautzen edo Zumaian egindakoak dira horren adibide. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide