Istripua gertatu da Zumaia eta Getaria kostatik lotzen dituen N-634 errepidean, 9:30ak aldera. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari baieztatu dion informazioaren arabera, ibilgailu bat errepidetik atera da, eta korrika zihoazen bi pertsona harrapatu ditu. Horietako bat larri dago, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Errepidea ez dute guztiz itxi, eta txandakako zirkulazioa ezarri dute zauritutakoak artatu eta errepidea garbitu bitartean. Informazioa jaso ahala emango du Urola Kostako Hitzak gertatutakoaren berri.