'Biba Zuek!' programaren aurkezle lanetan dabiltza lehengo astetik Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Arratsaldero egiten dute saioa zuzenean, bi orduz, ETB1en. Onintza Lete Arrieta kazetaria haiekin izan da telebistako platoan, programaren nondik norakoak eta aurkezleen lana gertuagotik ezagutzeko xedearekin.