Janire Gonzalez de Txabarri eta Ruben Vitoria bigarren izan dira Euskadiko surf txapelketan

Iñigo Gaiton 2020ko irailaren 21a

Ariane Ochoa eta Iker Trigueros gailendu dira asteburuan Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan egin den txapelketan.

Itsas baldintza nahikoa ez-egonkorrekin egin da asteburuan Euskadiko surf txapelketa. Marea bizien eta haize aldakorraren eraginez, olatuak ez ziren nahi bezain onak izan, eta surflariek lanak izan zituzten surfean ondo aritzeko, bai larunbatean, baita igandean ere.

Gizonezkoetan, Ruben Vitoria Euskadiko azpitxapeldun izatea lortuta itzuli zen etxera, finalean Iker Trigueros garailearen, Bitor Garitaonandia hirugarren sailkatuaren eta Kai Odriozola laugarrenaren aurka lehiatu ondoren.

Janire Gonzalez de Txabarri bigarren izan zen emakumezkoetan. Ariane Ochoak irabazi zuen txapelketa, hirugarren postuan Candelaria Resano sailkatu zen, eta Bianca Tye laugarrenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide