Oporrak Bakean programari esker, Saharako ehunka haur Euskal Herrira etortzen da uda igarotzera urtero-urtero. Aurtengoan proiektu hori hankaz gora jarri du COVID-19ak, baina Euskal Herriko Sahararen aldeko elkarteek arropaz, janariz, eskola materialez, sendagaiz, maskaraz eta gel hidroalkoholikoz betetako 300 maleta bidaliko dizkiete haur sahararrei.
Zumaian jasotako materialarekin dozenaka maleta bete zituen Darahli elkarteak atzo, Odietan. Urriaren amaieran abiatuko da elkartasun karabana Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuetara.