Indamendik asteburu honetan ekingo dio ikasturte berriari

Maria Maya Manterola 2020ko irailaren 8a

Ekaitza eta Loitzate mendiak lotzen dituen bidea egingo dute, Goizuetaraino. Irteeran parte hartzeko, ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Goiko estankoan.

Indamendin ere ekin diote ikasturte berriari, legedia errespetatuz eta elkarteko zuzendaritzak ipinitako arautegi gehiagarriak betez. Datorren larunbatean, egun osoko ibilbide paregabe batekin emango diote hasiera. Mendaurreko mendialdean, Zubietatik abiatuta, beti albo batera uzten diren Ekaitza (1046m) eta Loitzate (1048m) mendiak lotzen dituen bidea egingo dute, Goizuetaraino. Nafarroako Bortziriak eta Malerreka bailarak bereizten dituen ibilbide honek 18 kilometro eta 1100 metrotako desnibel metatua ditu. Indamendiko kideek jakinarazi dute izena Goiko estankoan edo 943-86 03 57 telefono zenbakira deituta eman behar dela ostiral eguerdia baino lehen. Irteera 7:30ean izango da Txomin Agirreko geltokitik. Autobusaren prezioa 13 eurokoa helduentzat, eta 7 eurokoa haurrentzat.

Neurri bereziak
COVID-19ak zenbait neurri hartzera behartu ditu Indamendiko antolatzaileak. Horregatik, autobusaren eserlekuak momentuko arautegiaren arabera banatuko dira eta irteeran parte hartzen dutenek maskara jantzita eraman beharko dute. Horrez gain, Indamendi MBk taldeka banatzeko aukera du, eta partaide denei gorputzeko tenperatura hartuko die autobusera sartu haurretik. Ezin izango du irteeran parte hartu 37.5ºtik gorakoa duenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide