Eskualdeko AEK euskaltegiak zabalik du 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea. Berriz ere euskara "ikasteko, maila hobetzeko eta erabiltzen jarraitzeko garaia" iritsi dela azpimarratu dute ikasturte berriaren atarian. "Testuinguru berezia" dela nabarmendu dute, baina ikasturte honetan ere "AEK-n aurrera" segituko dutela azaldu dute, herritarrek euskaltegietan "euskara ikasteko aukera" izan dezaten. Gainera, izena ematen duten ikasleek irakasleen "gertu-gertuko" laguntza izango dutela adierazi dute.
Irakasle batek bik beste balio du leloarekin hasi du kanpaina AEK-k; irakasleen balioan jarriko dute datorren ikasturtean arreta. "Irakasleen esperientzia eta eskarmentua batetik, eta haien pasioa eta gogoa bestetik, txanpon beraren bi aldeak dira; batetik, irakasleak gai dira ikasleak ikasketa prozesuan aurrera egin dezan, eta, bestetik, euskaraz bizi denaren pasioz, euskaltegian matrikulatzen den pertsonak ikastea nahi du irakasleak", azaldu dute AEK-ko kideek.
AEK-k azaldu duenez, "ohiko ikastaroekin" jarraituko dute aurten ere, baina betiere "unean uneko osasun neurrietara egokituta eta prebentzio neurri guztiak hartuta" egingo dute lan. Hori horrela, aurrez aurreko saioak, autoikaskuntza eta online ikastaroak eskainiko ditu aurten AEK-k. Jakinarazi dutenez, maila guztiek izango dute lekua: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (online). Mintzalagun taldeak ere izango dira; astean ordubetez elkartuko dira horiek "mintzamenari bultzada emateko" helburuarekin.
Eskualdeko euskaltegietako matrikulazioa
Azkoitia eta Zestoaren kasuan, matrikulazioa irailaren 23ra arte egongo da irekita. Izen emateari lotuta, AEK-k jakinarazi du Azkoitiko eta Zestoako AEK-k jakinarazi dute bi herri horietan erroldatutako 16 urtetik gorako ikasleei matrikularen %75a eta %100a itzuliko dietela ikasleei hurrenez hurren bi udalek; horretarako, %85eko asistentzia izan beharko dute ikastaroan gutxienez. Ikasturte berrian izena emateko, hiru bide zabaldu dituzte bi herrietako euskaltegiek. Azkoitiko AEK-n izena emateko, Kultur Etxeko 4. solairuan duen bulegora joan beharko dute interesdunek, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Horrez gain, azkoitia@aek.eus helbidera idatzita edota 607 612 697 telefonora deituta ere eman ahalko da izena.
Zestoan, berriz, koronabirusagatik itxita egongo da Kultur Etxeko sarrera nagusia, eta AEK-ko arduradunak sarrerako gelan egongo dira aurrez aurreko arreta eskaintzen astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean; ostiraletan 11:00etatik 13:00etara egongo dira. Helbide elektroniko bidez egin nahi duenak, aldiz, zestoa@aek.eus helbidera idatzi eta telefonoz egin nahi duenak 670 420 048 telefonora deitu.
Zarautzen, Zumaian eta Orion, bestalde, irailaren 24ra arte egongo da izena emateko aukera. Zarautzen, Araba kaleko euskaltegian bertan eman ahalko da izena, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Horrez gain, 943-13 01 75 edo 688 74 66 44 telefono zenbakietara deituta ere eman ahalko da izena, baita zarautz@aek.eus helbidera idatzita ere.
Zumaian, aldiz, hilaren 9an eta 10ean goizez bakarrik egongo da irekita Bidasoa kaleko euskaltegia, 10:00etatik 13:00etara bitartean, baina astelehenetik ostegunera bitarteko gainerako egunetan goiz eta arratsaldez irekiko dute; arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara irekiko dituzte ateak. Telefonoz 943-86 02 48 edota 607 62 54 98 telefono zenbakietara deituta eman ahalko da izena, baita zumaia@aek.eus helbide elektronikora idatzita ere.
Orion ere bide berdinak zabaldu dituzte. Arratzale kalean dagoen euskaltegia astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara irekiko dute, eta 08:30etik 13:30era astearteetan eta ostegunetan. 670 420 024 telefono zenbakira deituta eta orio@aek.eus helbidera idatzita ere eman ahalko da izena.