Milioi bat euroko saria utzi du Zumaian 'Euromillones'-ek

Gorka Zabaleta 2020ko abuztuaren 28a

Astearteko 'Euromillones' jokoan egokitu zaio milioia Zumaiako bat zenbakidun loteria administrazioko bezero bati.

Gaur jakinarazi diote Arrietari bere bezero batek irabazi duela astearteko sariketako milioia. Bezeroak online egin zuen erosketa, baina Zumaiako administrazioko kodearekin. "Poz handia hartu dugu, bizi dugun egoera honetan albiste positiboren bat ona da denontzat", azaldu digu Arrietak.

Lehendik ere sari potoloak eman ditu berak kudeatzen duen loteria administrazioak. "Euromillones-en eman ditugu sari handienak. 2006an, 9,6 milioi euro pasako sari bat eman genuen, 2012an 112.446 eurokoa... Euromillones da joko zailena ziurrenik, baina badirudi guk zortea daukagula".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide