Kadete mailako egutegian, Zumaiakoa izango da Gipuzkoako lehen lasterketa, Nafarroan hiru proba jokatu ondoren. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzeko eskaera asko jaso dituzte. Denentzako lekurik ez eta euskal taldeetara mugatu behar izan dute izena emateko aukera. Horrela, 42 taldetako 160 bat txirrindulari izango dira bihar Zumaiako irteeran.
Guztira, 55 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, aurrena Zumaiako saihesbideari bira bat eginez eta ondoren hiru Zakila Bira osatuz. Tropelean izango dira, besteak beste, etxeko txirrindulariak. Viveros San Anton-Exclusivas Marduk ondoko laukote hau jarriko du lehian: Mattin Salegi, Aritz Eizagirre, Heiko Mateos eta Andde Etxaniz (estreineko lasterketa izango da Andderentzat).