Turismo bulegoan eskura daitezke Dardarafest musika jaialdirako gonbidapenak

Gorka Zabaleta 2020ko abuztuaren 20a

Dardarafest 2020 jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, abuztuaren 29an. Gonbidapenak abuztuaren 24ra arte eskura daitezke.

Dardarafest 2020 musika jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, Covid-19aren pandemiaren aurrean prebentzio neurriak bete ahal izateko. Kontuan izan bertara daitekeen jende kopurua mugatua dela eta, beraz, ezinbestekoa dela gonbidapena eskuratzea.

Jaialdia abuztuaren 29an egingo da, 18:00etatik aurrera, hiru talde hauekin: Natali, Moura eta Nago ta ni.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide