Gaur banatuko dira ostiraleko bertso saiorako gonbidapenak

Baleike 2020ko abuztuaren 13a

Aurten Euskal Jairik ez, eta balkoitik balkoirako saioaren ordez kaleko bat antolatu du Bertso Eskolak, Zumaiako Udalaren babesarekin. Beñat Lizaso, Nerea Ibarzabal, Eli Pagola eta Agin Laburu etorriko dira ostiral honetan abestera. Saioa aurkezten, berriz, Ane Ezenarro getariarra arituko da.

Herri Eskolako patioan izango da saioa, Sagarbiden, eta baldin eguraldi txarra bada, Zumaiena aretoan egingo da. Doakoa da saioa, baina gonbidapena beharko da, aforoa mugatuta izango duelako. Gonbidapenak 13tik aurrera hartu ahal izango dira turismo bulegoan, eta bukatzen ez badira, atean bertan ere hartu ahal izango dira 14 arratsaldean.

Larunbatean, berriz, Panoli kabareta antzezlana ikusteko aukera izango da Odietan, 19:00etatik aurrera. Saio honetarako gonbidapenak ostiralean banatuko dira, turismo bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide