Hasi dituzte dragatze lanak Zumaiako bokalean

Juan Luis Romatet 2020ko abuztuaren 5a

Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak atzo iragarri bezala, gaur hasi dituzte dragatze lanak Zumaiako bokalean. Aterako duten hondarra Mutrikuko portuko bokalean birkokatuko dute.

Abuztuaren erdi aldera itsasoratuko da Balenciaga ontziolan egindako Resolute ontzia, eta Zumaiako portutik ateratzeko ezinbestekoa da bokalean pilatutako hondarra kentzea. Dragatze lan hauek bi asteko iraupena izango dutela aurreikusi du zuzendaritzak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide