Motozale bat hil da Oikian kamioi baten aurka jo ostean

Urola Kostako Hitza 2020ko abuztuaren 3a

GI-2633 errepidean izan da ezbeharra, 13:45 inguruan, Zarauzko noranzkoan. Ertzaintza gertatu dena ikertzen ari da.

Motozale bat hil da Zumaian gaur, astelehena, kamioi baten aurka jo ostean, 13:45 inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez, GI-2633 errepidean izan da ezbeharra, Oikiako bidegurutzearen parean, Zarauzko noranzkoan. Moto-gidaria hil egin da eta Ertzaintza gertatu dena ikertzen ari da uneotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide