Zortzi kasu positibo baieztatu dituzte azken orduetan Urola Kostan

Maria Maya Manterola 2020ko uztailaren 31

Azken orduetan egindako PCR probetan beste lau kasu detektatu dituzte Zarautzen, hiru Getarian eta bakarra Zumaian.

Gutxinaka bada ere, gora doa COVID-19az kutsatutako herritarren kopurua. Urola Kostan zortzi kasu baieztatu ahal izan dituzte azken orduetan egindako PCR probetan. Zarautzen, esaterako, lau kasu gehiago detektatu dituzte, eta egunez egun handitzen doa gaixo kopurua, bederatzi egunez jarraian agertu baitira kasuak. Getarian, berriz, hiru kasu atzeman dituzte azken orduetan, eta bakarra Zumaian. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.930 PCR proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 244 kasu positibo atzeman dituzte. Bizkaian nabarmen egin du gora kasu berrien kopuruak; 162 positibo baieztatu dituzte. Gipuzkoan 49 kasu izan dira, eta Araban, 29.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide