Donibane Lohizuneko bigarren masterseko finalera heldu da Imanol Lopez

Juan Luis Romatet 2020ko uztailaren 31

Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako lehen masterra irabazi zuen Imanol Lopez zumaiarrak, eta bigarrena eskuratzeko urratsa eman berri du.

Bigarren masterseko finalerdiak jokatu ziren atzo Iparraldeko hiri honetan. Lopezek Barandikarekin osatu zuen atzo bikotea, eta bi setetan irabazi zioten Hormaetxea eta Basqueri (9-15, 14-15).

Finala abuztuaren 4an jokatuko da, eta aurkariak Erkiaga eta Aimar izango dituzte. Hauek ere bi set behar izan zituzten Olha eta Etxetori irabazteko (15-9, 15-10).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide