Sute txiki bat izan da Zumaian, Arritokietaren eta hilerriaren arteko zelaian

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 30a

Ertzaintzaren arabera, litekeena da sua txinparta baten ondorioz piztu izana. Suhiltzaileek amaitu dituzte lanak dagoeneko.

Arratsaldeko 19:30ean sua piztu da Arritokieta ermitaren eta hilerriaren arteko zelaian, eta Zumaiako zenbait tokitatik ikusi ahal izan da kea inguru horretan. Larrialdi zerbitzuek herritarren deiak jaso dituzte sutearen abisua emanaz, eta berehala bertaratu dira lekura Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzaingoa. Sua itzali dute dagoeneko, eta udaltzaingoaren arabera, zuhaitz baten adarrak argi indar kable bat jo duenean sortu den txinpartaren ondorioz piztu da sua. Suhiltzaileek adarra moztu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide