Fin aritu da Getaria Pasai Donibanen, eta hirugarrena da sailkapen orokorrean

Mireia Galarza 2020ko uztailaren 26a

Gizonezkoen KAE1 ligan bigarren sailkatu da Getariako taldea, eta zortzigarren eta hamargarren postuak eskuratu dituzte, hurrenez hurren, Telmo Deun taldeak eta Oriok. Emakumezkoen ETE ligan, berriz, Telmo Deun taldeak seigarren amaitu du lehia.

Eguraldia lagun, Pasai Donibanen izan dira gaur ETE eta KAE ligak, eta IV. Adegi bandera eduki dute jokoan taldeek. Gorabehera askorik ez da izan orokorrean, baina Getariako gizonezkoen taldeak bigarren amaitu du lehia, eta sailkapen orokorrean hirugarren postura igotzea lortu du. 

Emakumezkoen ETE ligako kasuan, Zumaiako Telmo Deun elkarteko emakumezkoek seigarren amaitu dute lehia. 11:00etan hasi da jardunaldia, eta zumaiarrek 11 minutu eta zazpi segundu pasatxo behar izan dituzte helmugara iristeko. Sailkapen orokorrean, zumaiarrak laugarrengo postura jaitsi dira 23 punturekin.

Gizonezkoen KAE1 ligan, berriz, Getaria izan da eskualdeko taldeen artean azkarrena. Hain zuzen ere, 20 minutu eta 31 segundu behar izan ditu helmugara iristeko. Horrenbestez, sailkapen orokorrean hirugarrengo postuan jartzea lortu dute getariarrek 36 punturekin. Zumaiako Telmo Deuneko gizonezkoek 20:46,20 minutuko denbora egin dute, eta zortzigarren bukatu dute norgehiagoka. 20:56,55 minutuko denbora eginda, berriz, hamargarren postuan amaitu du lehia Orioko taldeak. Sailkapen orokorrari dagokionez, Telmo Deun taldeak 8. postuan jarraitzen du; Oriok, aldiz, 9. postuan. 

Hona emen emaitza eta sailkapen guztiak:

GIZONEZKOAK

IV. Adegi Bandera

  • 1. Pedreña: 20:29;13 (12 puntu)
  • 2. Getaria: 20:31,18 (11 puntu)
  • 3. Deusto:  20:31,34 (10 puntu)
  • 4. San Pedro: 20:38,66 (9 puntu)
  • 5. San Juan: 20:39,65 (8 puntu)
  • 6. Arkote: 20:44,25 (7 puntu)
  • 7. Astillero: 20:45,15 (6 puntu)
  • 8. Zumaia: 20:46,20 (5 puntu)
  • 9. Camargo: 20:52,34 (4 puntu)
  • 10. Orio: 20:56,55 (3 puntu)
  • 11. Getxo: 20:58,23 (2 puntu)
  • 12. Donostiarra Amenabar: 20:58,60 (1 puntu)

Sailkapen orokorra

  • 1. Pedreña: 47 puntu
  • 2. San Pedro:  42 puntu
  • 3. Getaria: 36 puntu
  • 4. San Juan: 34 puntu
  • 5. Deusto:  33 puntu
  • 6. Arkote: 33 puntu
  • 7. Camargo: 23 puntu
  • 8. Zumaia: 18 puntu
  • 9. Orio: 15 puntu
  • 10. Donostiarra Amenabar: 12 puntu
  • 11. Astillero: 11 puntu
  • 12. Getxo:  8 puntu

EMAKUMEZKOAK

IV. Adegi Bandera

  • 1. Tolosaldea: 10:51,39 (9 puntu)
  • 2. Ondarroa Cikautxo: 10:54,49 (8 puntu)
  • 3. San Juan: 10:58,27 (7 puntu)
  • 4. Deusto: 11:00,04 (6 puntu)
  • 5. Hibaika: 11:00,09 (5 puntu)
  • 6. Zumaia: 11:07,22 (4 puntu)
  • 7. Isuntza:  11:18,15(3 puntu)
  • 8. Lutxana: 11:32,46 (2 puntu)
  • 9. Lapurdi:  Deskalifikatuta (0 puntu)

Sailkapen orokorra

  • 1. Tolosaldea: 36
  • 2. San Juan: 28
  • 3. Deusto: 23
  • 4. Zumaia: 23
  • 5. Ondarroa Cikautxo: 23
  • 6. Hibaika: 21
  • 7. Isuntza: 12
  • 8. Lutxana: 10
  • 9. Lapurdi: 3

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide