[IRUDIETAN] Paretsu ibili dira eskualdeko arraun taldeak gaur Getarian

Onintza Lete Arrieta 2020ko uztailaren 25a

ETE eta KAE1 ligako jardunaldi guztiak bost joko eremu zehatzetan ari dira jokatzen aurtengo denboraldian koronabirusak eragindako egoeragatik, eta aurreko astean bezala, gaurkoan ere Getarian izan dira eguerdiko estropadak.

Emakumezkoen jardunaldian bosgarren egin du Zumaiak, eta itsasotik arranpla aldera itzuli direnean, traineru barruan aurpegi serioak ziren nagusi arraunlarien artean.

Gizonezkoenetan, berriz, nahiko paretsu ibili dira eskualdeko hiru ordezkariak: Zumaia, Getaria eta Orio. Zumaiarrei arraun bat apurtu zaie, eta epaileek 3 segundorekin zigortu dute Telmo Deun, arrauna uretara botatzeagatik. Gaurko sailkapenean ez die eragin zigorrak, dena den. Zazpigarren sailkatu dira, eta jarraian egin dute Getariak eta Oriok, hurrenkera horretan.

Sailkapen orokorrean, berriz, getariarrek alde handia ateratzen diote oriotarrei eta zumaiarrei; 25 puntu dituzte aurrenekoek, eta 13 eta 12, beste biek. Argazki bilduma, albistearen amaieran.

Zumaiako XXXV. Ikurrina

  • 1. Pedreña: 20:16;80 (12 puntu)
  • 2. San Juan: 20:21,46 (11 puntu)
  • 3. San Pedro: 20:24,43 (10 puntu)
  • 4. Arkote: 20:28,83 (9 puntu)
  • 5. Deusto: 20:30,03 (8 puntu)
  • 6. Camargo: 20:31,51 (7 puntu)
  • 7. Zumaia: 20:40,35 (6 puntu)
  • 8. Getaria: 20:40,64 (5 puntu)
  • 9. Orio: 20:44,94 (4 puntu)
  • 10. Getxo: 20:57,84 (3 puntu)
  • 11. Donostiarra Amenabar: 21:02,55 (2 puntu)
  • 12. Astillero: 21:08,24 (1 puntu)

Sailkapen orokorra

  • 1. Pedreña: 35 puntu
  • 2. San Pedro:  33puntu
  • 3. Arkote: 26 puntu
  • 4. San Juan: 26 puntu
  • 5. Getaria:  25 puntu
  • 6. Deusto: 23 puntu
  • 7. Camargo: 19 puntu
  • 8. Zumaia: 13 puntu
  • 9. Orio: 12 puntu
  • 10. Donostiarra Amenabar: 11 puntu
  • 11. Getxo: 6 puntu
  • 12. Astillero:  5 puntu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide