Pasa den larunbatean berotze saioa jokatu ondoren, txapelketa antolatzera animatu dira orain. Partidak uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegun arratsaldetan jokatuko dira, 19:00etatik 21:00etara bitartean Odieta pilotalekuan.
Izenak emateko epea zabalik dago jada. Posta elektroniko bidez eman daitezke zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzita, edo, WhatsApp bidez 633 43 27 62 telefonora mezua bidalita. Izenak emateko epea uztailaren 23an bukatzen da, eta pertsonako 6 euro ordainduko dira.
Izena emandakoen artean, zozketaz egingo dira bikoteak, espresuki kontrakoa eskatzen den kasuetan izan ezik.
Txapelketaren aurretik, entrenamenduak egiteko aukera egongo da. Lehenengoa asteartean (uztailak 21) izango da, 19:00etan Odietan.
Entrenamenduetan zein txapelketan, osasun prebentzio neurriak errespetatzeko eskatuko da.