'Itturri' ontziak ura ukitu du

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 11a, 12:11

Goizeko 10:00etan bataiatu dute ontzia. Forma eta itxura ederreko ontzia, arranpla pareko uretan sartu dute, eta lehen arraunkadak ere eman ditu bere egileak, Xanti Osa arotzak, alaba Jonek lema eramaten zuen bitartean.

Pasaia aldean ohikoa zen txalupa mota baten planoak erabili ditu Osak Itturri egiteko. Bost metro pasatxoko luzera eta 1,40 metroko zabalera duen egurrezko ontzia da. Lau hilabete behar izan ditu arotzak ontzia egiteko, "lanak uzten zuen denboran". Txalupa egiteko muirakatiara egur tropikala, eta akazia erabili dituela azaldu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide