Aurreko asteburuan ekin zioten lehiari eskualdeko hiru traineruk, Euskotren eta Eusko Label Ligan. Denetariko emaitzak izan ziren: Orioko bi traineruak lidertzan dira, eta emakumezkok, gainera, ligako lehen bandera etxeratu zuten. Zarauztarrak, aldiz, bi saioetan azken-aurreko postuan geratuta, azkenak dira sailkapen nagusian Kaikutik puntu bakarrera.
Asteburu honetan gainontzeko bost traineruak sartuko dira lehian. Goren mailakoek ez bezala, hauek karunbatean jokatuko dute asteburuko lehen eta azken estropada; igandean ez dute lehiarik izango. Pasaian izango dira hiru ligak.
Honakoak dira asteburuan jokatuko dituzten estropadak:
Larunbata:
- Euskotren eta Eusko Label Liga: Donostian, 17:40etik aurrera.
- KAE2: Pasaian, 17:00etatik aurrera.
- ETE: Pasaian, 18:15etik aurrera.
- KAE1: Pasaian, 19:15etik aurrera.
Igandea:
- Euskotren eta Eusko Label Liga: Zierbenan, 11:40etik aurrera.