Talaimendiko labarretan eskalatzen ari zen pertsona batek istripua izan du gaur, osteguna, 15:00 aldera. Ertzaintzak adierazi duenez, Madrilgo gizonezko bat da ezbeharra izan duena, eta sei metroko altueratik erori da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta azkenean, helikopteroarekin erreskatatu dute gizonezkoa. Helikopteroan eraman dute Donostia Ospitalera.