Koronabirus kasu bat atzeman dute Zumaian

Maria Maya Manterola 2020ko uztailaren 9a

Osakidetzaren azken txostenaren arabera, kasu berri bat detektatu dute Zumaian azken orduetan.

Azken orduetan sare sozialetan bolo-bolo zebilena baieztatu da: Osakidetzaren azken txostenaren arabera, koronabirus kasu positibo bat atzeman dute Zumaian. Dirudienez, Zumaiako osasun zentroan egindako PCR proba baten bitartez detektatu dute. Ordiziako agerraldiarekin lotura izan dezakeela aipatu du zenbaitek; hala ere, ez Urola Kostako Hitzak ez Baleikek ezin izan du oraingoz halakorik baieztatu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide