Harraldean harrapatuta geratu diren bi lagun erreskatatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 6a

Ertzaintzaren helikopteroak atera ditu banan-banan, 20:00-20:15ak bitartean

Itsasgoraren eraginez, bi lagun harrapatuta geratu dira gaur arratsaldean Harraldean, Elorriaga parean. Larrialdi zerbitzukoek 19:00ak aldean jaso dute deia, eta berehala bertaratu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia. Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak atera ditu banan-banan eta onik, 20:00-20:15ak bitartean; bertako labarretan utzi dituzte, eta han suhiltzaileek lagun diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide