Lekuko zuzen batek Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, istripua goizeko 7:50ean gertatu da. Zumaiara heltzen ari zen Lurraldebuseko autobus batek Axular ibiltokian aparkatuta zegoen autoa jo du. Kolpearen ondorioz beste bi kotxek ere kalteak izan dituzte, baina busak jo duena izan da kaltetuena.