Zumaiako gazteen emantzipatzeko zailtasunez hausnartu dute gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 4a

Gazte talde bat gaztetxean elkartu zen atzo, etxebizitzaren eta emantzipatzeko dituzten zailtasunen inguruan hitz egiteko. Uztailaren 10ean, ostirala, elkartuko dira berriz ere.

Zumaiako gazte talde bat Torreberri gaztetxearen kanpoaldean elkartu zen atzo, ostirala, etxebizitzaren inguruan dituzten kezkak elkarbanatzeko. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, aurrez moskeo kanpaina bat egin zuten, eta baita inkesta bat zabaldu ere, "etxebizitzaren problematikaren inguruan gazteek dituzten kezkak aztertzeko". 

Asanbladan taldeetan banatu, eta etxebizitzaren inguruan norbere kezkak edo arazoak izan zituzten hizketagai. Orokorrean, emantzipatzeko zailtasunen inguruan aritu ziren gaztetxean elkartutakoak. Datorren ostiralean, uztailak 10, elkartuko dira berriz ere, 19:00etan Torreberri gaztetxeko aterpean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide