Astelehen eta ostegunetan bilduko diete errefusa Zumaiako eta Getariako merkatari, ostalari eta zerbitzuei

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 6a

Bilketa egunak aldatu arren, ohiko ordutegian bilduko dituzte merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakinak.

Bihartik aurrera, hilak 7, aldaketak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen hondakinak biltzeko zerbitzuan. Hain zuzen ere, astelehen eta ostegunetan jasoko dute errefusa. Aldaketak Zumaiako eta Getariako merkatari, ostalari eta zerbitzuei eragingo die. 

Orain arte, astearte eta ostiraletan egiten zuten atez ateko bilketa Zumaian eta Getarian. Bilketa egunak aldatuko badira ere, hondakinak ohiko ordutegian bilduko dituzte.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide