Jendetza atera da kalera eskualdeko herrietan, kirola egitera eta udaberri giroaz gozatzera

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 2a

Zazpi asteko konfinamenduaren ostean, eskualdeko herrietako 14 urtetik gorako bizilagunak gaur atera ahal izan dira aurreneko aldiz kalera kirola egitera edo paseoak ematera, eta jendeak ez du aukera hori galdu. Eder esnatu da eguna, eta eguraldia lagun, goizean goizetik jendetza irten da kalera Urola Kostako herrietan, Espainiako Gobernuak ezarri dituen denbora tarte –06:00etatik 10:00etara– eta baldintzetan.

Kostako herrietan zein barrukoetan denetariko kirolak egiteko aprobetxatu dute herritarrek. Gehienek paseoak emateko edo korrika egiteko hautua egin duten arren, ugari izan dira bizikleta hartu eta errepidera irten direnak. Itsasora ere jo dute batzuk, eta Zarautzen ugari izan dira surfa egitera animatu diren herritarrak. Zumaiako piraguistek erriora ateratzeko aprobetxatu dute gaurko goiza, eta asko izan dira errio inguruan paseoa eman duten zumaiarrak. Orion ere antzekoa izan da argazkia. Adin guztietako herritarrak ikusi ahal izan dira errio inguruan, lasterka zein bizikletan. 

Azpeitian eta Azkoitian jendez lepo bete dira bidegorri eta mendi bideak goizean goizetik. Zenbaitek parapentean nahiz patinetan ibiltzeko aprobetxatu dute eta beste askok eskalatzeko. Bateko edo besteko kirola aukeratu, eskualdeko bizilagunek ez diote zaletasunak praktikatzeko eta azken asteetako itxialdia arintzeko aukerari ihes egiten utzi. 

Espainiako Gobernuak horrela erabakita, 10:00etan etxera itzuli behar izan dute denek, eta, orain,  arratsaldeko txanda noiz iritsiko zain gelditu beharko dute. 20:00etan berriro atera ahalko dute ariketa fisikoa egitera, 23:00ak arte. 

Hona hemen gaur goizak utzi dituen argazkiak, herriz herri:

Azkoitia

Azpeitia

[gallery columns="4" size="medium" ids="403650,403651,403652,403653,403654,403655,403656,403657,403658,403659,403660,403661,403662"]

Orio

[gallery size="medium" ids="403682,403683,403684,403686,403687,403688"]

Zarautz

[gallery columns="4" size="medium" ids="403706,403707,403708,403709,403710,403711,403712,403713,403714,403715,403716,403717,403718,403719,403720"]

Zumaia

[gallery columns="4" size="medium" ids="403689,403690,403691,403692,403693,403694,403695,403696,403697,403698,403699,403700,403701,403702,403703,403704,403705"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide