LAB sindikatuaren oharra: "Kapitalaren eta bizitzaren arteko talka honetan, kalean bizitzaren alde borrokan izango gara"
Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, LAB sindikatuak auto karabana egin du eskualdeko hainbat herritan. Aihotz Aiestaran LABeko ordezkariaren arabera, "beharrezkoa da bizi dugun krisialdi egoeran langileen eskubideak defendatzea", eta "bizitzak erdigunean" jartzearen garrantzia azpimarratu du.