23 urteko pertsona bat atxilotu dute Zumaian, kalean droga saltzeagatik

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 26a

Patruilatzen ari ziren ertzainak izan ziren salerosketaren lekuko, eta atxilotu egin zuten 23 urteko gaztea.

23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Zumaian atzo arratsaldean, kalean droga saltzea egotzita. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ertzainen patruila bat izan zen atzo arratsaldeko 17:15eko salerosketaren lekuko, San Jose kalean. Azaldu dute gazteak kokaina poltsatxo bat saldu ziola emakume bati, eta ertzainek, hori ikusita, saltzailea identifikatu eta atxilotu egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide