Ezohiko santelmoak ospatzen ari dira Zumaian asteburuan. Jaiak ofizialki urrira atzeratu dira, baina San Telmo kaleko bizilagunek eta herriko hainbat eragilek egitarau oparoa antolatu dute larunbatean hasi eta astelehenera bitartean. Gaur hasi dituzte jai bereziak, 12:00etako txupinazoarekin eta Baleikeko lagunek bideoa egin dute herritarrek bidali dizkieten bideotxoekin. Hala, bideoak eta argazkiak bidaltzera animatu dituzte zumaiarrak. Irudiak bidali daitezke: Whatsappez 696872527 telefonora, edo e-mailez zumaia@ukt.eus-era.
Gertu merkatari eta ostalarien elkartearen, Ikusminen, Zumaiako bertso eskolaren eta Baleikeren laguntzaz antolatu dute Santelmoak Etxetik egitaraua. Hurrengoa da egitaraua:
Egitaraua, egunez egun
GAUR, APIRILAK 18
- 12:00. Txupinazoa. Atera burrunba elizako kanpaiekin batera! Ondoren, jarri zure bozgorailuetatik irratiko musika zuzenean (93.0 FM sintonian, labur.eus/st webgunean edo Baleiken).
- Arratsaldean, balkoi originalenaren lehiaketa. Apaindu arrantzalez zure balkoia eta bidali zure izen-abizenak eta balkoiko argazkia 623 032 134 telefono zenbakira. Balkoi bozkatuenak Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 50 euroko bonoa emango du. Parte hartzaileen artean 30 euroko bonoa zozkatuko da.
Bozketa Baleike.eus-en egingo da, apirilaren 21ean 9:00etatik 21:00etara. Bi irabazleak hurrengo egunean jakinaraziko dira.
- 20:00. Txaloen ondoen, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratian jarriko dira zuzenean.
BIHAR, APIRILAK 19
- 12:00. Haurren danborrada. Atera danborra edo zartagin bat eta jarri zure bozgorailutik irratia zuzenean. Kanten ordena:
- Marcha De Viejas
- Txuri Urdin
- Sarri sarri
- Tatiago
- Arratsaldean, pintxo lehiaketa. Bidali zure izen-abizenak eta pintxoaren argazkia 623 032 134 telefono zenbakira.
Pintxo bozkatuenak Gertu elkarteko jatetxe edo tabernetan erabiltzeko 50 euroko bonoa emango du. Parte hartzaileen artean 30 euroko bonoa zozkatuko da.
Bozketa Baleike.eus-en egingo da, apirilaren 22ko 9:00etatik 21:00etara. Bi irabazleak hurrengo egunean jakinaraziko dira.
- 20:00. Txaloen ondoen, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratian jarriko dira zuzenean.
- 24:00. Helduen danborrada eta bandera igoera. Atera danborra edo zartagin bat eta jarri irratia bozgorailutik zuzenean. Kanten ordena:
- San Telmo martxa
- Kabila
- Gallos
ASTELEHENA, APIRILAK 20
- 12:00. San Telmo Eguneko Udal Bandak proposatutako danborrada berezia. Jarri irratia bozgorailutik zuzenean! Kanten ordena:
- Gora Zumaia
- Debako Martxa
- San Telmo Martxa
- Jarraian, bertso lehiaketa. Bidali zure bertsoa bideo horizontal batean grabatuta 623 032 134 telefono zenbakira. Bertso guztiak 18:00etan izango dira entzungai irratian.
Bideo bakar bat bidali ahal izango da, gehienez bi bertsorekin. Gaia: Santelmoak etxetik. Bertso bozkatuenak urriko santelmoetako bertso saiorako bi sarrera eskuratuko ditu.
Bozketa Baleike.eus-en egingo da, apirilaren 23ko 9:00etatik 21:00etara. Irabazlea hurrengo egunean jakinaraziko da.
- Arratsaldean, San Telmo Eguna ospatzeko kuadrillarekin bideo-deia. Partekatu argazkiak sare sozialetan #SanTelmoakEtxetik traolarekin!
20:00. Txaloen ondoen, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratian jarriko dira zuzenean.