Alberto Martinez, Juankar Martinez eta Eñaut Marti izango dira gaur etxetik mundura saioan

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 5a

Beste behin ere, Urolako Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan, eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldeko hedabide guztietan. Horiek guztiak 20:00tatik aurrera egongo dira ikusgai.

Gaurkoan ere Urola Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldearen hedabide guztietan. 20:00etatik aurrera hurrengo herritar hauek euren etxetatik emanaldiak eskainiko dituzte:

- Azkoitiko Alberto Martinez musikaria

- Juankar Martinez musikari zumaiarra

- Eñaut Marti musikari oriotarra

Hauek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide