Jon Maia, bertsolaria

“Eraiki ditugu kanon faltsuak zoriontsu izatea zer den erabakitzeko, eta horiek denak erortzen ari dira”

Gorka Zabaleta 2020ko apirilaren 5a

Itxialdia hasi eta berehala 'Ixolamendu bertsoak' ekimena jarri zuen martxan Jon Maiak: eskatzen dion jendearentzat egindako bertso pertsonalizatuak. 180tik gora egin ditu jadanik. “Larritasuna ez da ikusten balkoitik bagira, ez eta telebistari begira ere ez da ikusten; aldiz, bertsoak eskatzen dizkidatenean, bertso bakoitzak kaltetu bat dauka atzean”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide