Xabifest DJ-a, Olatz Alkorta margolaria eta Chango Munks musika taldea, besteak beste, gaurkoan #EtxetikMundura

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 3a

Gaurkoan ere Urola Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldearen hedabide guztietan. 20:00etatik aurrera hurrengo herritar hauek euren etxetatik emanaldiak eskainiko dituzte:

- Mikel Aranzabal musikari oriotarra
- Xabifest DJ azkoitiarra
- Olatz Alkorta margolari azpeitiarra
- Chango Munks musika talde eskoziar-zumaiarra
- Nagore Aizpurua abeslari zarauztarra

Hauek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide