Trikitixa, gitarrak, ahots-kordak... musikaz blai dator gaurko #EtxetikMundura

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 31

Musika izango da protagonista nagusia gaurko #EtxetikMundura egitasmoaren emanaldietan. Egunero bezala, Urolako Komunikazio Taldeak antolatutako kultur egitasmo honen baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldearen hedabide guztietan. 20:00etatik aurrera hurrengo herritar hauek euren etxetatik emanaldiak eskainiko dituzte:

- Mor More musika talde zarauztarra
- Lurdes Alkorta eta Enaitz alberdi trikitilari azpeitiarrak
- Ainara Zamakola musikari oriotarra
- Beheko Plaza abesbatzako zuzendaria den Agustin Zubimendi zumaiarra
- Urtzi Azkue musikari azkoitiarra

Hauek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide